sábado, 17 de enero de 2009

Lazarraga eta musika instrumentuak. Renaissance musical instruments in Basque.

Hauek dira berpizkunde garaiko harizko instrumentuen gainean, euskeraz topatu ditzazkegun aipamen batzuk.

Egon egongo dira beste batzuk, baina nik ez ditut ezagutzen. Zuk badakizkizu idatzi diezaigukezu


Joan Perez Lazarragako ak 1567. urte inguruan idatzitako testu batetik atereak.

These are some references to string musical instruments from a recently found manuscript c.1567.
It is a 'pastoral play' , in fact it is Jorge de Montemayor's La Diana but writen in Basque.
Along with the play there are many poems, all by the same author Joan Perez Lazarragako.

Estas son algunas referencias quehe encontrado sobre instrumentos de cuerda en Euskera del s.XVI. Escritas por Joan Perez Lazarragako basadas/traducción de /plagio de La Diana de Jorge de Montemayor. Pastores, ninfas y sirenas...

Biguela

Baii, goiko lotura gaztelaniaz da, euskeraz inork ez du
oraindik ezer idatzi (nork? Nik? Nooo, sorry too busy...edo)


Bigueleaz / cançio baten cantaetan / yl banadi
nic deusat parcaetan / biçi banax / jaquingo deut bengaetan

au esanda...






Narbaez guiçon sabioac / oyta egun dau agindu

Tenplaçen asi çan biguelea /contentaetarren bere aytea /
esanjc ay Jesus ene coitea
67
Comiença la musica
M 1
Udabarri guztiz aleguerea /mayaçeco lora ederraena/
çe yndaçu beti oneinbat pena



Artu eben biguelea eta utra boz amorosoaz asi çan manera onetan cantaeta

Poeta gacha idoro doçu / sirena ene laztana
[...] bentajaoc esateco
[...] nigana




Kontuan izan behar dugu garai hartan biguela/vihuela generikoa dela edozein harizko instrumenturentzat, horrela ba arku instrumentu bat edo hari pultsatuzkoa izan daiteke.

Testu hau Jorge de Montemayor en La Diana_n 1542 "oinarritua" dagoela (uum bueno plagioa da? edo euskerara itzulpen bat??) lan orijinala irakurrita agian argitu dezakegu arku edo hari pultsatuzko instrumentu bat den. BadakiguMontemayorek 'contrabajo' bezala abesten zuela (garaiko gizona).


Rrabel_a

Silveroc bada bere ugaçabari liçençia escatu eguionean joan çidin Silveragana çeñari negarrez egoala despedidu eguion eta ya joateco egoan puntuan atera eben rrabel
bat bere maucarean çena jaiten ebela asi çan negar eguiten onela

Orrdu onean guera çatez / donzella linda erana
noxbait noxbait acorda çatez / çurea nola naxana

Esaitas
un parebaguea / nigaz çegaiti daucaçu
mugerr arrizco bioça bano / gogorragoa çuc doçu

Ni onerean joateco / causea oyta çara çu
jaun çerucoac ene laztana / oy deguiçula parcatu


Argi dago hau arkuzko instrumentua dela. La Dianan sarri agertzen da artzainen eskutan. Ekialdetik Arabiarren munduan barrena Europara ekarritako arkuzko instrumentuen familiakoa. Arku bihuela, gamba biola eta bibolinaren familiko instrumentuen aintzindaria.

Arpa

[...] eben burua bere besoaen ganean eta Sil-
[...] bigueleari ychita artu eben berequin
[...] arpa bat eta asi çan bere mina Sil-
[...]declaraetan manera onetan



Arpaz zer esan? Nahiko ezaguna den instrumentua. Maniura izena ere jasotzen dabela Aita Donostiak1635.urteko kopla batzuetan. (J.M. Beltran "Soinu Tresnak euskal herri musikan")
Bertan ikusi instrumentu honi buruz esaten dena.. .ahaztua nuen, interesgarria.

1 comentario: