viernes, 2 de enero de 2009

Zer da Lirone bat ???

Baaale, Lira haundi bat, baina horretaz aparte ¿¿¿
Lironea XVI eta XVII. mendeetan erabilitako harizko musika instrumentu bat da (zangoen artean edo altzoan jarrita arkuaz jotzen dena).
Ez du melodiak egiteko balio baizik eta ahotsa laguntzeko gehienetan (Mikel Laboak gitarrarekin egiten zuen bezela).


















Lira da Braccio aren familiko baxua izango litzateke.
Lira hau Italian asko erabilia izan zen XVI. gizaldian berriro ere ahotsarekin batera. Instrumentu hau ostera sorbaldan jarrita jotzen zan, bibolina bezala (baita akordeak egiteko melodia beharrean).
Kuadroan arroxas jantzitako dagoen Apolo bezala...

Berpizkunde garaian Italian, Apolo edo Orfeoren eskutan jartzen zuten instrumentu hau (nahiz eta grezia klasikoan arkuz jotzen ziren instrumentuak guztiz ezezagunak ziren).

























Dena dela ez zegoen oso argi zein zen Apolo edo Orfeoren instrumentua, Lira, Citara, biguela, kitara...

Ikusi bestela zer dioen Covarrubiasek bere 1674 ko hiztegian, Citara Lirone bat bezela definitzen du...

Bai, 'lioso' xamarra...
Tesoro de la lengua castellana o española Sebastián de Covarrubias Orozco
fol. 194v
















Lirone jotzaileak badira gaur egun ere, historian izan diren bezala , Apolo, Orfeo, Homero...Hori bai, ez dute inor bizirik larrutzeko ohiturarik, Apolo maitagarriak bezala...
Bai, bi kuadrotan horretan ari da greziar musikaria.
Hemen lurrean ikus daitekeena Lirone bat da (9 soka eta 2 bordoi ?¿?)
Xirula bat ere bada, bai baina hori Marsias ena da eta momentuz ez dirudi horren behar haundirik izango duenik...


Lirone musika entzuteko lotura batzuk besterik ez dira falta, baina ez dakidanez nola egiten dan, youtuben bilatzeko esango detzuet, bertan oso musika polita bait dago (Lironea beste instrumentu batzuekin batera agertzen da...)